Canis lupus nubilus
Canis lupus nubilus | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Carnivora |
Familia | Canidae |
Generoa | Canis |
Espeziea | Canis lupus |
Azpiespeziea | Canis lupus nubilus (Say, 1823)
|
Banaketa mapa | |
Lautadetako otsoa (Canis lupus nubilus) otsoen azpiespezie bat da.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 27-50 kilo artean pisatzen du, 60 kiloak gainditzen dituzten arrak ikusi daitezkeen arren.
- Emea arra baino %20 txikiagoa da.
- Bere ilajea, normalean, beltz, zuri eta gorrixka da.
Ugalketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alfa bikotea edo bikote menderatzailea bakarrik ugaltzen da, urtarrilaren bukaeratik otsailaren hasieraren arteko buelta horretan. 63 eguneko ernaldia ostean, emeak 4-6 otsokume erditzen ditu aurretik prestatu eta atondutako kobazulo edo gotorleku batean. Kume horiek 6-8 hilabete betetzean erabat aske ibiltzeko gai dira, 22 hilabeteren bueltan heldutasun sexuala lortzen dute.
Elikadura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oreinak, altzeak, hegaztiak eta kastoreak zein erbiak bezalako karraskariak ehizatzen ditu taldean.
Hedapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antzinean Estatu Batuetako mendebaldetik Kanadako ipar-ekialderaino hedatzen zen, 1960-ko hamarkadatik aurrera murrizpen handia pairatu behar izan zuen, bai hedapen eta baita populazio edo kopuruaren aldetik ere. Egun, Aintzira Handietako lur-eremuetan bakarrik hedatzen da (Minnesota,Wisconsin, Michigan eta Ontario).
Ohiturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Batez bestez, 5-6 alez osaturiko taldeetan bizi eta antolatzen da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Canis lupus nubilus. Integrated Taxonomic Information System. (Ingelesez)
- IUCN-ko mehatxaturiko espezieen zerrenda gorria (Ingelesez)